Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tutore 1 iz pertsona adingabe edo ezindu baten arduraduna, lege auzietan haren ordezkari dena.

Ni Miss Cardewren tutorea naiz, eta bera ezin da nire baimenik gabe ezkondu adinez nagusi ez den artean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 150. orr.

Emily eta biok zure legezko tutoreak gara eta Lily gajoaren testamentu-betearazleak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Ikasketak amaitu zituenean Devonshireko Earl-en semearen tutore egin zen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 9. orr.

Ofizialak orri bat eman zion nire tutoreari izenpetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 114. orr.

Zuriek indiarren eta beren ondasunen tutore izaten zirauten.  Berria - Kultura   2004-04-17

ETAk menia iragarriz gero, horrek «mugarik eta baldintzarik gabekoa» izan behar duela iritzi zion, eztabaida politikoan «tutorerik» egotea onartezina litzatekeelako.  Berria - Harian   2006-02-25

2 (hitz elkartuetan)

Tutore-kargua ematen diatenean, moraltasun handiko jarrera hartu behar izaten duk gauza guztietan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

3 (adizlagun gisa)

Tutore hasi hintzenetik, aitak baino gehiago zirikatzen nauk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 329. orr.

4 ikasleen ikasketen ardura hartzen duen irakaslea.

Zure gelako tutoreak hots egin digu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 26. orr.

Jose izeneko fraidea genuen filosofia irakasle eta tutore.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Oxford-eko tutoreek bi galdera egiten omen dizkiete euren ikasleei lan bat aurkeztu behar dutenean: zer esan nahi duzu, eta nola dakizu hori.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.

Jokin Zeberioren familiak salaketa jarri du Talaia Institutuko zuzendariaren, ikasketaburuaren, beren semearen tutorearen eta irakasle baten kontra.  Berria - Harian   2005-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nire tutore (3); tutore izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus