Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tuterar izlag/iz Tuterakoa, Tuterari dagokiona; Tuterako biztanlea.
1553an Suitzako Genevan erre zuten Migel Servet tuterarra da pentsamenduaren askatasuna defendatzeagatik hildakoen ikurra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.
Haren kalteak jasan dituzte beste askoren artean Ana eta Jose tuterarrek. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Oraindik Athleticen jokatu dezakeela erakutsi zuen tuterarrak Anoetan. Berria - Kirola 2006-01-28