Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tute 1 iz karta-jokoa, altxaldiak eginez eta horrela lorturiko karten puntuak batzean datzana.
Ederto pasatu nuen, tutean jokatuz eta kantuan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.
Jakingo duk musean edo tutean, ezta? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 64. orr.
Tutean, juletean, briskan eta horrelako karta jokoetan aritzen ziren bitartean, beren kontuez hitz egiten zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 135. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Bota zidan hitzaldian "tutian" eta "seietan" ulertu nituen; seiak eta hogei ziren, eta seietan, tute partida zeukan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 83. orr.