Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendearen isiltasun urrunak marmara elkorra osatzen zuen eta taxien tutek zein bezeroen manuek dorpea zulatzen zuten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 181. orr.
Autoetan tutak, karriketan kantua, besta eta zirrarari lekua utzi zion, partida euritsuak. Berria - Kirola 2004-01-24
Kamiunetaren tuta urrunetik entzuten da. Herria 2001-08-09
Kai hegirat ez nintzelarik arras heldua, betiko tuta karranka hura jo zuten eta metroa partitu zen, ateak tanpez zerraturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.
Etorri ziren, gau beltzean, euriak euriari, beren tuta samin eta argi gorri, argi urdin, argi hori, argi zuri handiekin, halako apokalipsi giro bat sortzen zutela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.
Denek ezagutzen dugu zer zen lehengo herriko mutilak oihukatzen zuen alkateak hartu erabakia, tuta joz bazihoalarik karrikaz karrika. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.
Etxe zolatik lau tuta kolpe haserreturen oihartzunak jin zitzaizkigun eta karrikan, musuen hagunaz bereizi ginen, taxi txoferraren begi-keinuen benedikazioarekin. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 64. orr.
Berriz oihuka hasi zen, adar batekin gaitzeko tuta ere eginez, tenorea zela, If-eko uharterat joan nahi zutenentzat, ernatu behar zutela untzian tokiño bat segurtatzeko gisan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.