Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tust iz
Begien aitzinean dauzkat, kaskoa belar tustek apaindurik, kapera, eta ere X. mendeko monasterio mozarabe baten aztarnak, edo bederen haien oroitzapena. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.
Ondo ondotik darion erreka segitu dut bazter bazterretik, ote tustek desbideratzen ez nindutelarik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 9. orr.
Berehala datorkit burura Aljeriako gerlako irudia: berdin berdina ibiltzen ginen alfa tustez bete zelai zukuetan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.