Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beethoveenen 6. sinfonian gazteek biribildu egin zuten zuzentasuna; haien artean concertinoaren, piccolo, oboe, flauta, fagota, tronpa eta turuta bakarlarien ziurtasuna nabarmendu behar dugu. Berria - Kultura 2006-01-07
Arratsaldeko hirurak arte lo eginen duzu, harik eta turuta batek esnatuko zaituen arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Leihora inguratu zen gero, trenaren turuta entzunda. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.
Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen, belarri-mintzak urratu beharrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Egon adi turutaren hotsari! Elizen arteko biblia Jr 6,17
Turutaren hotsera, irrintzi egiten du; urrutitik sumatzen ditu guda, buruzagien aginte-hotsak eta gudu-irrintziak. Elizen arteko biblia Jb 39,25
Azkenik, turutari putz egin, eta predikatzen hasi zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.
Turuta jo zuten, eta herri osoak oihu egin zuen: gora Salomon, erregea! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.
David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz. Elizen arteko biblia 1 Kro 13,8
Zin egin zioten Jaunari, ozenki eta oihuka, turutak eta adarrak joz. Elizen arteko biblia 2 Kro 15,14
Orain erregearen turutek erasora deituko balute oso litekeena izango litzateke Mogueimek ezer ere ez entzutea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.
Ahotsa goratzen dute turutaren pare. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.
Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan. Elizen arteko biblia Ap 18,22
Ematua bide zen turuten sukarraldia. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Turuta txiki batzuk zeramatzaten zaldi zelaren aurrealdeari loturik, haien graduaren ezaugarri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Hitzak eztia bezala poliki-poliki ezpainetara irristatzen ari zitzaizkion unean, turuta-soinu batek ekarri zuen bere onera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.
Abisatu gabe, turuta-deiadarrik gabe, hemen da, eta bera erdi-erdian dago. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.
Entzun zen, antzerki-guduen aurretik bezala, turuta-deiadarraldi goibel bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.
Turuta-joaldi bat eta bi kanoi-danbada. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.
Harrigarriro astindu ninduten turuta-sail zorrotz haiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Tresna erabil dezakegu, bai Ihiziko adar turuta, zein haurren jolasa, soinuak gaitu interesatzen. Berria - Kultura 2004-02-20
Plataforman pilatu ginen, kobratzaileak zarata-turuta bati tiratu zion kartsuki, eta abiatu zen berriro ibilgailua Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.
Kazola-tapen burrundara, turuta-hotsak, makilen kolpeak zoruan. Ez duzue entzun turuta-hotsik, ez eta ahotsik ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.
Danbor eta turuta hotsa, kanoi-sutunpa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 223. orr.
Gorazarre, kantu eta turuta-hots artean ohore guztiz eraman zuten hirira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.
"Alkateak nahi zaituela", errepikatzen zuen turuta-hots desafinatuak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.
Neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa. Elizen arteko biblia Ap 1,10
Halaxe hornitzen dituzte ontziak atabalariz eta turuta-jotzailez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.
Buruzagiak eta turuta-joleak erregearen ondoan zeuden. Elizen arteko biblia 2 Erg 11,14
jo turuta (7); jo zuen turuta (7); turuta hots (7); turuta hotsa (12); turuta hotsak (4); turuta jo (4); turuta joleak (3); turuta jotzean (4); turuta jotzen (4)
turutak jo (3); turutak joko (3); turutak jotzen (3); turutak joz (8)