Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguberriak etorri ziren, eta turroia erosteko umorerik ez nuen izan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 432. orr.
Nork ez du jango turroia Eguberrietan? Berria - Kirola 2004-11-13
Turroi bigunezko plaka bat osorik irenstea bezain kaltegarria litzateke gibelarentzat. Berria - Kultura 2006-02-07
Badakizu ogi zaharrak azukrearekin turroia ematen duela? Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 136. orr.
Alacanteko turroi barra gogor baten bila. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
Bonboiak banan-banan kaxetan sartu, txokolate eta turroi tabletak paketatu, galletak paketatu, ezpain-margoak paketatu... Berria - Gaiak 2006-03-26
Lucas turroi zati bat jaten ari zen telebista aurrean. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.
Turroi-puska krematsuak, kokozko laukitxo arrosa dardartiak, ezti-koloreko karamelu lodiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Oporraldi txiki bat hartu, pare bat entrenamendu gogor egin eta egunotako turroi janak bizitasuna eman didate. Berria - Kirola 2004-12-28