Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turkiar 1 izlag Turkiakoa, Turkiari dagokiona.

Urak turkiar piratez josita baitzeuden.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Niri, bitxia eman badezake ere, bizkitartean, Antje eta turkiar inbasorea etorri zitzaizkidan burura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Turkiar mutil dantzari batekin alde egin zuen neska dantzariak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

1999an Öcalan buruzagi kurdua atxilotu zuten turkiar komandoek Nairobin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Errusia saiatu zen erabateko eragina zertzen Serbiaren gain, hau onik atera berria zuelarik turkiar armaden eskuetan jasan zezakeen desegigotik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Kamioia alemana bai, baina lo hartu zuen gidaria turkiar jatorrikoa zela abisatu ziguten prentsatik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

Brighton-eko akuario hain izen onekotik ez urruti zegoen etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Turkiar banderatxo gorriak eskuan...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Lurrera bota ninduen turkiar armairu puska lotsagabe aprobetxategi hark.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Nola edo hala, Klausenhof Akademie delako ikastetxean matrikulatzea lortu nuen, etorkin turkiarrentzako ikastaro batean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

Beste idazle turkiar baten olerkiak irakurri ditut, Turgai Fisekcirenak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.

Testuinguru horretan sortu zen Kemal, nekazari familia batean, ama kurduaren eta aita turkiarraren seme.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

1971n, gorbernu turkiar militarrak berriz kondenatu zuen PTTn zuen konpromisoagatik. sei penikeko koñak bat edanez edo zigarro turkiar bat erreaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Tabako turkiarraren usain gozo-mikatza egin zen gelaren jabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

2 iz Turkiako herritarra.

Kaukaso inguruan gaude eta eskualdeotan herri nahasketa handia dago: turkiarrez gain, georgiarrak, azeriarrak, kurduak, armeniarrak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 67. orr.

Inork ez daki zenbat turkiar bizi diren hemen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 325. orr.

Eder-uste Ispahan antzinako Pertsiako hiri bat zen, turkiarrek hamaikagarren mendean fundatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 287. orr.

Uda partean hirietako turkiarrez gainezka egoten omen dira Itsaso Beltzeko hondartzak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Josif Stalinek 160.000 turkiar meskhetiar deportatu zituen Georgiatik Uzbekistanera. Tulipa hitza turkiarren hizkuntzatik omen dator, dulband hitzetik.  Berria - Harian   2005-05-19

Ekaitzak bete-betean harrapatu du 15 turkiar eta 15 kristau doazen itsasontzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Islamera konbertitu ziren turkiar barbaroak ez ziren arerio antipatikoak garai hartako kristau-zaldunentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus