Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Perlez, turkesez eta kornalinez nahasitako zintzilikario aberatsak txirikorda luzeen muturretan dar-dar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.
Hainbeste bitxi zeuzkan, hainbeste urrezko txanpon, zilarrezko harian sartuak, hainbeste katea ttiki, turkesez eginak [...] ezen haren blusa eta gona harribitxiz ehunduak zeudela zirudien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
Hamalau koroa zeuden bertan, eta koralezko katea, baita turkesazko eraztun bi ere. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 17. orr.
Turkesaz egindako lepokoak gustatzen zitzaizkion, eta belarritako luzeak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 148. orr.
Ongi baldin badago berau jantziko dut zilar eta turkesazko orratzarekin, itsas zaldi formakoa. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 252. orr.
Turkesatik zafirorainoko urdinaren ñabardura guztiak dauzka zeruak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.
Azal turkesa duen [koaderno] hauxe hautatu dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.
Ile horia dir-dir zuela urrez apaindutako kapela turkesa ondo jarriaren azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.
Eraikinaren ingurua zeru turkesak betetzen du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 249. orr.
Gero, beste hanka-pare bat ikusi zuen kolore turkesa biziko takoi altuekin, eta emakumezko ahots bat entzun zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Zeru garbi hodeirik gabea, Guadarrama urdin turkesa baten parekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.
Crisocola, urdin turkesa koloreko harria, Perun oso ugaria dela. Berria - Kultura 2004-04-06
Hartu izanaren agiriak sinatu behar nituen nik, eta haiek zigilu turkesa-kolorea jartzen zieten gainean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.
Sei petaloko lorea zuen zigilu turkesa-kolorearekin apaindutako lehenbiziko gutunazal hartan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.
Aurpegi bat lauki moduan jaisten zena, lepo korbatadun baten gainean, eta gero behean jaka turkesa-kolore bat. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.
Dotorea, turkesa-kolorea edo, betiere hozkailuak ahaztu gabe. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.
Turkesa koloreko blusaren goiko botoi askatuaren azpi-azpian agerian zeukan haragi eremu txiki haren parean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 111. orr.
Gilderoy Lockhart, ordea, ezin garbiago zegoen turkesa-koloreko jantzi dotoreekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.
Turkesa-koloreko auto zahar baten atzeko leihotik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 27. orr.
Kristaletan, hodeiak turkesa-koloreko itsas gainean iheska. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.
turkesa koloreko (8)