Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

turista 1 iz turismoa egiten ari den pertsona.

Pozik zegoelako turista batekin ligatu edo dena delakoa egin izanaz, bazkaltzera eta afaltzera gonbidatzen zuen turista batekin gainera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 158. orr.

Zertara joaten da osaba Miarritzera?, Parisko turista andreekin dantza egitera?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Thailandian, 500.000 turista joan ziren 2002. urtean, sexu merke bila.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Duomoa eta edozein turistak ikusten dituen gainerako monumentu eta arte lanak ikusi genituen geuk ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 60. orr.

Turistak autobusetatik jaisten dira, iturriko uretatik edatera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Ez dabil ia turistarik kale bihurrietan gora.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Kyototik gertu, esaterako, 37 turista erreskatatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-22

-Neska-mutil asko turisten atzetik ibiltzen dira, haien gidari izateko, eskupeko baten bila, baina baita ere haiekin hitz egiteko, besterik gabe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 140. orr.

Gin Galactic konpainiaren lehenengo urteetan 3.000 turista espaziora eramatea da helburua.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Turistak ematen dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.

Begiak haruntz eta honuntz, turisten gisa, baina "bertako" turista gisa!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Turisten begiek ez dakite ikusten.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 125. orr.

Ainitz etortzen dira turista gisa eta gero gelditzen lan baten menturan.  Herria   2001-02-15

Hiria turistez mukuru zegoen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 305. orr.

Turista bezala bizi dugu euskal kultura; frantsesa dugu egunorokoa.  Berria - Kultura   2004-07-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ni ez bainintzen trenera turista arrunt gisa etorri, gerora horretan amaitzeko perilean izan banaiz ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Hala pentsatu du turista kulturazaleak, piramideetara egin berri duen bisitaldi gidatuan entzundako argibideak gogoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

Sekretua ez da hiriari darion tristura nostalgikoa, hori turista itsuenak ere nabarmendu behar luke.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Turista eta erretiratu dirudun ingeles askok bertan etxeak erosten dituzte, bertako paisaiak eta giroak erakarrita.  Berria - Mundua   2004-03-06

Aski bailitzateke emakumezko turista despitatu bakar bat Azpilgo elizan bere gona motzekin sartzea, guztia hankaz gora jartzeko...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 72. orr.

Moda-modako bazterren bila dabilen ohiko turista bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Japoniar turista batzuek bostekoa luzatu zioten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 57. orr.

Arabiar turistak kaleetan zehar zebiltzan, beren jantziekin, eta mesprezuz begiratzen ziguten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.

Zeru bideetako turista interkontinentalak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 48. orr.

Ez zara jakitunarena egiten duen turista berripozarin horietako bat ere Turista aluek agur egiten zieten zubien gainetik listua botatzen zieten paristar langabetuei.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidean euria berriro, ozta-ozta ukan dut ibaian gora-behera dabiltzan turista-ontzi horietako batean aterpetzeko astia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 239. orr.

Ze txikiak diren turista klaseko jesarlekuak!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

Inguruan pilatzen hasia zitzaion turista-saldo harekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Palomita-zorro bat erosi du turista-bikoteak, binakako bakardadearen entretenigarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Pozik turista multzo hartako beste kide anonimo bat izateagatik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 57. orr.

Turista sindromea' oxigeno mailarekin eta airearen presio baxuarekin lotu dute.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Ohituta nengoen ni elizatzarra turista begiekin ikustera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 145. orr.

Atobusean zihoazen gehienek turista uniformea jantzia zuten (fraka motzak eta haien bidaiak oroitarazten zituzten elastikoak: Egiptoko piramideak, Pariseko Eiffel Dorrea, Euskal Herriko "Nafarroa Oinez" ikurriña eta guzti...).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Moskuko animalien merkatuan egotea turista-gidoitik aldentzea izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 271. orr.

Han ere, turista-guneak dira gehienak edota bestela, El Prado bezalako almazen dotoreak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Turista ile-hori bikote bat metro-sarrerari begira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

600 milioi sexu turista, hiru milioi pederasta.  Berria - Gaiak   2004-02-06

6 (izenondo gisa)

Ezin turistago, ba.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 248. orr.

7 (adizlagun gisa)

XX. mendeko errusiar abangoardietako lanen afitxak eskuratu nahi nituzke, orain turista ibili arren trenera idazle, sortzaile beraz, etorri bainintzen. Bi pisuko autobus batean turista ibiltzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 255. orr.

Horrela, errazena da gure moduan turista etorri direnekin behin eta berriro kale berberetan topatzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 305. orr.

Inoren atzetik ibiltzeko ere ez nago eta, turista noa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

turista hil (3); turista klasean (3); turista kopuruak (3); turista talde (4)

turistak erakartzeko (5)

turisten kopurua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus