Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
turingiar izlag/iz Turingiakoa, Turingiari dagokiona; Turingiako herritarra.
Alemanen, bavariarren, turingiarren, frisiarren, saxoniarren, lonbardiarren eta burgundiarren legeak erripuarioen molde beraren gainean egin ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.
Badirudi turingiarren kodea Teodorikok berak eman zuela, turingiarrak ere mendeko baitzituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.
Turingiarren legearen arabera, adulterioz salatutako emakume bat ez zuten ur irakinaren frogara kondenatzen, salbu eta haren defendatzailerik aurkezten ez bazen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.