Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cromwell kristau sutsuak turbante bat du, edozein turko paganok bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 171. orr.
Durbantea zeraman buruan, eta ia aurpegi osoa estaltzen zion oihala. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.
"Hemen mairuak sartu ziren, beren turbante zuriekin" esan zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.
Ama zeukan aldamenean, Ekialdeko turbante lumadun bat arrandiro kulunkatzen zitzaiola buru gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.
Burdinazko txilista-xaflatxo distiratsuz apaindutako jaka du eta zetazko turbantea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 39. orr.
Ekitaldia bukatutakoan Sha Nadir bere gelara erretiratu zen, eta esku dardartiz Mogol Handiaren turbantea askatu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 76. orr.
Persiako gerlariak esan zion menderatutako mogolari ohikoa zela turbanteak trukatzea bi herrien arteko adiskidetasuna eta elkartasuna betiko zirela adierazteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 76. orr.
Blusa buru inguruan turbante gisa bilduta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
Gehienak buruhas ibili arren, askok burua turbantez edo oihal gorriz edo zuriz biltzen du, sikhek batez ere. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 34. orr.