Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tupust 1 iz estropezua.

Lehenbiziko galbahetxo hori pasatu dutenetatik, txoke eta tupust, batetik bestera, desbideratuta, sakabanatuta galtzen dira batzuk.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

Tupusta horrek moteldu egiten du hedabideen eragina gizartean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

2 tupustean adlag bat-batean, ustekabean.

Tupustean jaiki nintzen, eta bat-batean itzuli, ia-ia erori bainintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 301. orr.

Hainbat zientzialarik kontatu izan du nola aurkitu duen tupustean, gutxien ustean, aspalditik bilatzen zuen ebazpen bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

Mister Lewinek, tupustean iratzarri eta ea dagoeneko Southamptonen ginen galdetu zidan, nik hitzik esan baino lehen ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 141. orr.

Big bang delakotik sortua dela, eta energia, infinituki trinkoa artean, tupustean dilatatu dela eztanda gaitz horren bitartean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Zirt edo zarteko kinketan errusiarrak ohi duenez, ez zen luzamendutan ibili, eta, tupustean, eskuinetara jo zuen aurreneko bidegurutzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.

-Nago gizaseme dezente aberatsa izango dela -esan zuen Bain jaunak, eta tupustean orainaldira erakarri zuen Agure Jauna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Zer gertatzen da? -galdetu du tupustean, harriturik-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 94. orr.

Norbaitek atea ireki zuen tupustean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

"Banoa, Ernesto", bota zion Nataliak tupustean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.

Existitzen ez zen kasualitateren bat asmatu, eta, tupustean, topo.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

3 tupusteko izlag bat-batekoa, ustekabekoa.

Tupusteko erreakzio bat izan zen nirea, batere hausnarketarik gabea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 339. orr.

Zangoa lurrean pausatu eta hiru urrats gabe, tupusteko zalaparta batek irauli zidan bihotza: ondoko pabiloi batetik, zakur bat saingaka ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Tupusteko tristura mingots batek hartu zidan barrena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Zugana bestelako sentimendu berriak nabaritu nituen tupusteko bihotz-taupadetan, arima erdiz-erdi urratzen zidatenak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Argialdi tupusteko horrekin batera, "eureka" ozen bat entzuten da batzuetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Alkate jauna -segitu zuen esaten mezulariak, hanka sartze tupustekoa zuzenduz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

4 (izen gisa)

Berriro orekatzen zenean, ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Agian tupusteko bat, errailetik irtetea, inoiz argituko ez zitzaigun nahaste bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.

Unaik tupusteko gehiago eman nahi zidan, ordea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.

Eta liburuaren izenburua irakurtzeak, tupusteko galanta eman zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Horrelako isilaldiak eta tupustekoak normalak dira edozein solasalditan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 44. orr.

-Iritsi gara! -esan zuen Fredek, tupusteko txiki batekin lurra jo zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

5 tupustez adlag tupustean.

Tupustez, Kristinaren eskua nirearen gainean sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Ez dakit zenbat denboraz jarraitu nuen bidean, tupustez milaka oihu berezik osaturiko harrabots zorrotz batek iratzarri ninduenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Tupustez hil zen Ben Barka, ez baitzuen nehork holakorik goaitatzen.  Herria   2001-07-12

Etxerat heltzean tupustez hilik gelditu da, Simon-Pierrek, tupustez galdatu zidan: [...].  Herria   2001-05-31

6 tupust antzean bat-batean.

1960aren hasieran erabaki zuen -hogeita bost urte zituela, beraz-, tupust antzean baina nahiko ongi pentsatuta, bere lana uztea, mundua ikustea eta bidaia-ontzi batean sukaldaritzan lan egitea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Halako batean, euliak tupust egingo zuela bere begien edo ezpainen kontra.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.

7 tupust egin oztopatu, behaztopatu; bat-batean topo egin.

Eta beti egiten dugu tupust arazo bertsuarekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Egun horretan, lehoiagandik ihesi ibili eta hartzarekin tupust egiten duen gizonaren antzeko izango zarete.  Elizen arteko biblia   Am 5,19

Mikel Strogoff kontuz zebilen, bada, inorekin tupust ez egiteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Zeharbide luzeagoak hautatuko zituztela aurrerantzean haien eztei argazkiarekin tupust ez egitearren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.

Taldea egiterakoan, behin baino gehiagotan egin du klubak harri berarekin tupust.  Berria - Kirola   2006-03-29

Hain kezkaturik zegoen artean ere, non ate ondoan zegoen norbaiten kontra tupust egin baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

8 tupust egite oztopatzea, behaztopatzea; bat-batean topo egitea.

Ukaldi itsu bat besterik ez zen izan lurrera-behar hura niretzat, ahozpezko tupust egite bat konorte-galerarantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus