Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tupperware iz hermetikoki ixten den ontzia, eskuarki plastikozkoa, janari prestatuak gorde edo eramateko erabiltzen dena.
Bazkaltzeko, berriz, lankide batzuekin inguruko kafetegi batera joaten da Txemi, eta Garbiñek, aldiz, etxetik ekartzen du tupperwarea, enpresak egokituriko sukaldetxoan berotu eta jateko. Berria - Kultura 2004-08-11
Palo Altoko astrofisikariak 2001 SG506 izenaz bataiatutako objektu espazialak ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta, diseinuzko tupperware ultramodernoarena baizik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.