Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zeukan asmorik emakume tuntun haien mailara makurtzeko. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.
Ai zein den atso tuntuna! Jainkoak daki zenbat neska tuntun engainatu ote zituen... Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 270. orr.
Neska tuntun batengatik emazte jatorra uzteko zorian egon zinela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 49. orr.
Bilboko beraneante errubia polit eta tuntun haietako bat maite zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.
Seguru nengoen neska nire atzetik etorriko zela tuntun baten moduan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 293. orr.
Ea hurrengoan belarriak garbitzen dituzun, tuntuna...! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.
Tuntuna halakoa, zu! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.
Tamalez, tuntuna galanta naiz, ordea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.
Eta ni, tuntun alaena, zutaz maitemindu nintzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.
Bazekien tuntun hutsa zela, esan zien, hainbeste denboraren buruan eta Big Lanniek berarekiko izan zuen jokabidea izan eta gero. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.
Eta, zuk, tuntun gajo horrek, beti sinetsi izan diozu, eta bera beti beste emakume horrengana itzuli izan da. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.
Tuntuna; ez duzu ikusten zure aitona naizela? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 20. orr.
Eta ni, tuntunaren moduan hire zain. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.
Benetan, tuntuna ematen du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.
Ez ezan egin tuntunarena... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.
Ikusle gisa, ez ditugu gogoko tuntuntzat hartzen gaituzten filmak. Berria - Kultura 2004-09-25
Beti prest ni zirkora eramateko, film tuntunetara, su artifizialetara. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Arrebak txanponak sartu zituen, banan-banan eta bozkario tuntun batez, Santa Anak oinetan zeukan itsulapikoaren zirrikitutik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Eta zer eta tuntun-ipurdi hau babo arraio horrekin maitemindu behar, aizu! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.
Donostiako neska tuntun-txolin bat. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 29. orr.
Maria Luisa, latina eta grekoa ematen zizkigun tuntun-paela bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.
Argazkiak, neska bargasta bat bere ederrean erakutsi ordez, tuntunpaela ilehori bat ageri zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.
neska tuntun (3); tuntun hori (3)
tuntuna izan (7); zein tuntuna (3)
tuntunarena egin (3)