Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tren hotsak entzuten ziren tunel aldean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 114. orr.
Ibaitik gertu, gorantz abiatu ginen hiri erdia atzean utzita, eta badakit tunel bat zeharkatu genuela bidean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.
Estazio azpiko tunela ikusten zen handik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 47. orr.
Sustapen Ministerioak esan duenez, Serantesko tunela eta lurpeko trenbidea bateragarriak dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-24
Hainbat biadukto, zubi eta tunel ere egingo dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Preso talde bat eskapatzera ahalegindu zen, lur azpian tunel bat zilatuz. Ni ere halaxe sentitzen naiz batzuetan, tunel bat zulatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 108. orr.
Setiatuta zeuden eta etsaiak hogeita hamar tunel baino gehiago ireki zituen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.
Tunelen zundaketek lur azpiko sistema hidrologikoan kalteak eragingo ditu. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Beste aldean, amildegi ilunean indusitako kobazulo eta tuneletan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.
Harresien barruan hainbat tunel trazatu zituen [...] eta tunel guztietan brontzezko ontziak jarri zituen esekita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.
Israelgo Armadak ehunka etxebizitza eraitsiko dituela Rafako errefuxiatu gunean, armak sartzeko tunelak suntsitzeko. Berria - Mundua 2004-05-19
Gizatalde handi zurbilak metro-zuloetan eta tuneletan sartu eta lurpean desagertzen ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.
Garai hartan itsasoaren azpitik zulatzen ari ziren tunel hura benetako zulo beltz bilakatu dela akziodunontzat. Berria - Ekonomia 2004-04-11
Ondoren geratu den isilunea eternitatearen beraren aho-zuloraino daraman tunel sabairik gabea iruditu zait. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
1426 pertsona hil ziren tunel batean harrapatuta gelditu ondoren. Berria - Mundua 2006-01-13
Bertan zutik egoteko bezain tunel handia zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.
Onddo-kapelako gizon bat purua erretzen ari zen tunel zabalaren erdian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Hainbat tunel labur zeuden Hokurikutik Kyôtorako trenbidean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.
Errepideak lur azpitik egiten zuen tarte bat, 25 bat metrokoa, eta gure bidea tunel labur haren goialdetik pasatzen zen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 90. orr.
Indian, txindurri zuriek zura jan eta pareta azalean tunel luzeak egiten dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 178. orr.
Estatxatik jarraitu zuen, kopeta izerditan, hirugarren mailaraino uztaien barne aldetik, nekez, zutikako tunel estu hartan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.
Tunel ilun batean aurrera joan ziren, gazteluaren azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.
Hurrengo, tunel batean sartu ginen, tunel ilun beltz luze batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.
Argi xume bat ikusten da tunel ilunean. Berria - Harian 2006-04-02
Ate Handiaren lerroarekin parekatzen zen guztietan tunel gangadun batetik pasatzen zen, arrokazko mutur handia zeharkatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Ozta ikusi ahal izan genuen ikertu gabea geneukan uren tunel zaharrean sartzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.
Pasabide ezkutu edo tunel sekreturen batera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.
Mapan ezkutuko zazpi tunel daude, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 163. orr.
Aieteko tunel irteeran. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 132. orr.
Muturretik irten zen harrizko tunel ilun baten zoru hezera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.
Gizonak eta emakumeak bultzaka sartzen ziren egurrezko tunel kirastuan, elkar estutuz eta zanpatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Distira hori iheserako tunel bat da, arrakala bat orainean, bururatzen zaio komedianteari. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.
Nire buruari galdetzen diot ea noizbait topatuko ote dudan beste ertzetik nigana datorren tunel-zulatzailea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.
Bizikleta tunel-bokan utzi zuela dio zenbaitek eta, min hartuta, etxeraino iritsi zela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.
Marik Martintxo kobazuloan sarrarazi eta barruko tunel-labirintoan barrena upategira eraman zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Sabaitik behera zetozen tunel-puska handien paretik ihesi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.
Ikuspen horietan berrezagutzen dut nire haurtzaroko tunel-zaletasunaren errepika. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 123. orr.
Binnig IBM enpresako bi zientzialarik tunel efektuko mikroskopikoa asmatu zuten. Berria - Gaiak 2004-03-11
Garbiketa-tunel batetik zuzenean etorria bezainbat distiratzen zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.
Francoren tunel beldurgarritik atera berriak ginen, eta guztiok itxaropentsu geunden. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Badirudi iritsi garela puntu batera non [...] pornografia zulo beltz bat bihurtzen ari den: gero eta beltzagoa den tunel bat. Berria - Kultura 2006-02-14
Berebat politikan, igartzen da argitxo bat tunelaren bukaeran. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.
Lazkaotarra urtebeteko tunel ilunean argia ikusten hasi dela dirudi. Berria - Kirola 2004-07-28
Tinpanoan bukatzen den tunel estu itsu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Egin bedi kontu urdaila eta digestio-aparatuaren beste atal batzuk gorputzaren kanpotik daudela, tunel bat eratzen baitute kanpoaldeko larruazalarekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Muskulu edema atzeman diote ezker eskuan, miositisa eta tunel karpianoaren edema ere bai. Berria - Kirola 2004-05-11
Bazirudien supituki beste garai batean murgiltzen zela, berdez babesturiko denbora-tunel berezi batean sartuta. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.
Hilurren dagoenak ez du argi tunelik ikusten, baina badago zerbait, zentzuen bat-bateko zorrozte bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.
metroko tunel (4); tunel ilun (4); tunel ilunean (3); tunel luze (4)
arlabango tunela (5); azpiko tunela (5); iratiko tunela (12); iratiko tunela itxi (7); malmasingo tunela (3); serantesko tunela (11); tunela egiten (3); tunela itxi (8); tunela pasatu (4)
artxandako tunelak (4); tunelak egiten (3)
serantesko tunelaren proiektua (3); tunelaren alde (3); tunelaren azpian (3)
haizearen tunelean (4); tunelean aurrera (3); tunelean barrena (3)
tunelera joan (3)
artxandako tuneletako (5); artxandako tuneletako langileek (3)