Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tunante hutsa duk, beraren saltokian ezin duk ezer erosi, eta, gainera, denetariko zerrikeriak botatzen zizkiok ardoari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.
Olerkari tunante horren bertso batzuekin maitemindu nuen nire lehenengo amodioa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.
Hura bezalako boyscout-tunante-harroputza ikusi baino miletan nahiagoko nukeen... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 154. orr.
Ixtudiant batek, tunanteenak ere, edo langile erretiratuak, biziak ez baldin badu sobera higatu edo malindu, kolpez egin dezake ibilbide hori, astero egun bat geldituz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.
Otañoz oroit naiz, estudiante tunanteei kantuak ateratzen zizkion Otañoz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 145. orr.
Ordurako gu Bartzelonan genbiltzan, estudiante tunante. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.
Trintxerak utzi zituen estudiante tunante Gasteiza jotzeko, Euskal Filologia ikastera-edo. Berria - Kultura 2006-02-25