Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tumulu iz lurzoruko maila baino gorago jasotzen den hilobia.

Okre gorrixkoa usu ageri da antzinako hilobi eta tumuluetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Etxearen gainean tumulu handia altxatu zuten, eta belar berdearekin eta krabelin zuriekin estali zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.

Pasha jauregiaren aurreko tumuluraino joan eta bertara igo zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.

Hiletak amaiturik, emakumeen negarra eten eta Théoden azkenean tumulu azpian atsedenean eta bakean geratu zenean, jendea Urrezko Jauregiaren ondoan bildu zen oturuntza handia eginez tristura baztertzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Denean, hiri inguruetako herrixka guztietan, halako tumulu juduak sortu dira.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

[Cervantesek] idatzitako bertso batzuk etorri zitzaizkidan burura, Sevillan altxatako Felipe II.aren tumuluari eskainitakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus