Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tulipa (orobat tulipan) 1 iz zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, eta kolore biziko lore bakar ikusgarria, behealdean hanpatua eta ahoan itxiagoa, ematen duena (Tulipa gesneriana etab.).

Lore ederrak dira tulipak, beren koloreak miresgarriak eta argizari antzekoak lore-hostoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Azafraiaren eta hiazintoaren garaia maite dute gehien, kolore apur baten aldekoak direlako, baina tulipak (zuriak izan ezik, maitagarrien sehaskak baitira) deigarriegiak iruditzen zaizkie.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Ahal zuelarik, logeletan ezartzen zituen tulipa, edo margarita, edo jasmin batzuk, beti, airostasun eta usain ona ematen zutenak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.

Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.

Bai baitzekiten gauza ezohikoren bat lortzen zuenak (kolore beltzeko tulipa, esaterako) aberastasuna bere esku izango zuela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 143. orr.

Bere emazte zena gogoratzen zuen, tulipa gorriei begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.

Tulipa ihartuak ez dira inoiz berpizten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Batzuetan, egun luzez egoten dira tulipa-soinekoa jantzi gabe.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Tulipan-baratze batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus