Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tul iz ehun fina eta gardena, sare tankerakoa, eskuarki zetazkoa edo kotoizkoa.
Batzuen ametsetako eta besteen kezketako Kattalinek jantzi berri du tulezko gonatxo txuri arina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Prozesioetan, elizan, tulezko soineko eta txanoa janzten zituen, satinezko xingolekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.
Gelditu egiten nintzen, zalantzaz, tul arrosazko errezelen aurrean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.
Tul zuriari erlantz distiratsuegia zerion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.
Zein brodatu politak egiten dituen tulean! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 49. orr.