Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tukan iz hegazti igokaria, lumadi ikusgarrikoa, moko handi eta kakotua duena eta Hego Amerikan bizi dena (Ramphastos gen.).

Iragan fosilizatuaren aztaparretarik askatzeko otsoz, antilopez, arranoz, ostrukaz, ainaraz, gameluz, tukanez edo urzoz aldatzea gertatzen zitzaigun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 83. orr.

Oihan aldetik, hegazti arraroen oihuak entzuten dira, moko gogorreko tukanen bat izango da arbola gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Jaten ematen nien, eta atzealdeko patioan erdi ostenduta zeuden tukanei ere bai.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

Antzik batere atera gabe, karikaturak eginez, Solomon jaunaren tukan soslaiarena eta telefono kabinaren ondoan txistu joka zegoen morroi mozkotearena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus