Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tuboeskape iz ihes tutua, ihes hodia.
Haratago, errenkan, batzuk elkar gainka, auto zaharrak, pneumatikoak, tuboeskapeak eta beste. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 43. orr.
Gure kaleetako tuboeskapeen zikinak, erregaienak, horrelako kalteak egiten badizkio harriari, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.
Tuboeskapetik leherketa txiki modukoak atera zaizkio. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 39. orr.