Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ceciliak gomazko tuboa hartu zuen, sartu zuen upel batean, tira egin zion ahoaz, eta ardo beltza jarioan atera zuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.
Haren leihozulo batetik metalezko tubo bat atera eta, kanpoan zerrautsak mendi txiki bat egiten zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.
Hor bazagok tubo handi bat, estoldara edo ez zakiat nora daraman horrek eta, han barruan, txerrikume bat ikusi diat. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.
Soldadura gabeko tuboen negozio nagusian. Berria - Ekonomia 2004-09-02
Orduan izua mundualdi guztirako kendu zidan agindua entzun dut tubotik, nire komandantearen ahots marrantatuan, "Erdu kubertara, Nikola!". Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.
Flaskotxoak, kaxatxoak, tuboak, emakume-erreminta haiek guztiak ikusten nituen neure aurrean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.
Rayleytarrak, pentsatu zuen Lily Briscoek, pintura berdearen tuboa estutuz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.
Mahaitxora zuzendu eta tubo bat atera du; sakatu eta zarraztada eder bat bota du lagunaren eskubarruan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.
Askatu dituzte alozak zatikatu dituzte frutak hustu dituzte hortzore tuboak matxuratu dituzte idazmakinak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.
Tubo-gonaren morrontza. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.
tubo bat atera (3)