Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduko eritasunik hilgarriena zen petxuko gaitz edo tuberkulosia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.
Mutikoak tuberkulosia izan zezakeela pentsatze hutsak ikara sartu zion Andresi. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
X bat klarionaz tuberkulosiak jota zetozen etorkin haiei Ellis Islandeko kuarentena-pabilioi erraldoian. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.
Lepra eta tuberkulosia tratatzeko botikak omen ziren. Berria - Mundua 2006-03-14
HIESa eta tuberkulosia oso loturik daude: tuberkulosiak hildakoen artean 365.000 lagun HIESaz kutsaturik zeuden eta, jakina denez, HIESak jotako gaixoek besteek baino 30 aldiz aukera handiago dute tuberkulosia harrapatzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.
Ikerrek gainditua du erabat tuberkulosia, eta animatuta dago bere bizitzaren aro berri honi ekiteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 244. orr.
Tuberkulosiak bi milioi pertsona hiltzen ditu urtean, gehienak garatzeko bidean diren herrialdeetan. Berria - Gaiak 2006-01-29
Tuberkulositik 1,4 milioi eri salbatzeko giltza, esku-eskura. Berria - Gaiak 2006-03-23
Tuberkulosiarekin hil ziren lezoi haietan denboraldia egiten zuten askok. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 88. orr.
Tuberkulosiaren atzerakada, esate baterako, profilaxiaren arrakastaz: %30etik %8rainoko jaitsiera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.
Tuberkulosiaren aurkako txerto batek proba guztiak gainditu ditu. Berria - Gaiak 2004-10-26
Gaixoak tratamendua jarraitzen ez duenean edo medikuek tratamendu egokia jartzen ez diotenean bilakatu ohi da tuberkulosi arrunta botikekiko erresistente. Berria - Gaiak 2004-03-17
Ohiko tuberkulosia sendatzeko sei hilabeteko tratamenduak 8,15 euro inguru balio du. Berria - Gaiak 2004-03-17
Gaitz neurologikoak "ugaldu" egin omen dira aspaldi honetan, malaria, tifus eta tuberkulosi hilgarrien (goiztiarren) kaltetan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.
Horri eransten badiogu S. Nicolautik ekarritako tuberkulosi amigdalitikoa sendatzeko Portugalen emandako denbora [...] argi gelditzen da zenbat zor didan eta zein gaizki ordaindu duen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 33. orr.
William, zaharrena, gazterik hil zen, tuberkulosi alkoholikoz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.
Tuberkulosia, gripea bezala, airearen bitartez zabaltzen da, baina soilik biriketako tuberkulosia dutenek kutsa ditzakete era horretan ingurukoak. Berria - Gaiak 2004-03-17
Mutiko gizarajo bat zegoen kaderako tuberkulosiarekin, argizainaren semea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.
OMEren arabera, Giza Immuno-eskasiaren Birusa (GIB) dutenek tuberkulosi mota horretaz kutsatzeko arrisku handiagoa dute. Berria - Gaiak 2004-03-17
Bederatzi milioi tuberkulosi kasu berri agertzen dira urtero munduan. Berria - Gaiak 2004-03-24
300.000 lagun kutsatzen dira urtero botikekiko erresistentea den tuberkulosi aldaeraz. Berria - Gaiak 2004-10-26
Bazitekeen ezer ez izatea; baina, hemoptisi arin batekin batera, probabilitate asko zegoen tuberkulosi hasieraren seinalea izateko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Tuberkulosi- edo psikosi-zantzuren bat zirudien, edo eritasun neurologikoren bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.
Iaz 46 herrialdetan aldarrikatu zuten tuberkulosi larrialdia. Berria - Gaiak 2006-01-29
Tuberkulosi hazkuntza-hodiak lapurtu dituzte Bartzelonako Sants estazioan. Berria - Gaiak 2004-10-07
tuberkulosi kasu (3)
erresistentea den tuberkulosia (5); tuberkulosia harrapatu (3); tuberkulosia harrapatzeko (3); tuberkulosia izan (3); tuberkulosia sendatzeko (3); tuberkulosia tratatzeko (4)
tuberkulosiak jota (14); tuberkulosiak jota hil (3); tuberkulosiak jotako (4)
tuberkulosiaren aurka (3); tuberkulosiaren aurkako (13); tuberkulosiaren kontra (4); tuberkulosiaren kontrako (8)