Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sapaian tuberiak, pintura geruza pitzatuz osaturiko laku eta orbanak dituzten hormak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.
Zuhaitzak okertu eta makurtu, eta hostoak zalapartan hegatzen dira, belardiari adabakiak jarriz, eta erretenetan metatzen eta tuberiak trabatzen eta bide bustietan barreiatzen dira. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.
Orain dena tuberiatik barrena itsasoraino joan eta, horrela dago mundua, horrela dago dagoen bezala mundua. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.
Tuberia zati bat aldatu behar dut. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 155. orr.
Han eta han, batzuk elurrez erdi estaliak: metal kontainer txikiak eta handiak, plantxazarrak, errejak, tuberiak, bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak, [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.