Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tuba 1 iz haize musika-tresna metalezkoa, tamaina handikoa, musika-bandetan baxuaren partea jotzen duena.

-Klarinetea -esan zuen, eta gero tuba, saxofoia, tronpeta eta moko-flautaren soinuak egin zituen bata bestearen ondotik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Karkara nota luze bakar batera aldatu zen, tuba baten hotsaren antzeko aupats moduko batera; izan zitekeen gizaki baten korrokada ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Wagner iraultzailearen aintzindaritzat jantzi zen Bruckner sinfonia honetan, lau tuba wagneriar gaineratzen.  Berria - Kultura   2006-04-06

Oker larria, baina ez bakarra, denetako eta betiko Lisboako Setioaren Historia horren azken orria orbanduko duena, gainerakoan tuba burrunbariez, danborren hotsez oparo hrnitua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

2 tuba-jotzaile

Konpositorearen akrostikoa garatzen da hirugarrenean, non doinua instrumentu desberdinetatik igarotzen den nabarmentzeko tuba jotzailea biolinaren cadenza kilikagarrian bukatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus