Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tu-tu (orobat tutu) 1 turutaren hotsaren onomatopeia.

Berdin dio zer esan nahi duzun, tutuak tu-tu baizik ez daki esaten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 73. orr.

2 (izen gisa)

Eta kontu handiz aurreratu nahi duzun txirrindulariak ere, larri ibili, tua jaurtiz erantzungo dio zure tu-tu dorpeari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 74. orr.

Telefono tutu mota ezberdinak daude gainera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

3 tu-tuka iz

Sakatzen duzun bezala sakatzen duzula ere, ondo bai ondo adieraziko dizu hori tutuak tu-tuka totelez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 73. orr.

4 tu-tu-tu

Goizean jaikitzen giñanean, lenengo diana, eper kantua: tu-tu-tu. Ez daki zer plazera ematen ote zion sei urteko mukizu bat horrela txundituta uzteak, baina hor aritzen zen, tu-tu-tu eta ge-ge-ge, auskalo zer erakutsi nahian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

'Je suis enceinte'... telefonoak bestaldean tu-tu-tu.  Berria - Kultura   2006-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus