Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire tua gozoa da, nire gorputza epela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 170. orr.
Aldamenekoa pipa erretzen egon da eta belaunen artean bota du tua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Zerura tua botatzen duenari gainera erortzen baitzaio. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Tua ere irentsi ezinik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.
Tua lurrera jaurti. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.
Irakasleoi eztarrian trabatuta geratu zaigu tua, eta tuarekin arnasa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.
Hankagorri lotsabako hark mastarakoan egin zion tuaren imintzioa gogoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.
Haren bila abiatzen da tiroa bezala, errabiaz, ezpain izkinetarik tua zirristan dariola. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 68. orr.
Babesten zuten zaindariek eramanik, helikopteroan hegaldatu zen ministroa, irain eta tuen artean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.
Itsuak biolinari tu ematen zion eta zapi batez garbitu zuen, zapi batez ukitu eta ferekatu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 86. orr.
Ahoa garbitzeko tu lodi bat jaurti du harri biribilez eginiko zoruko lorearen kontra. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.
Tu malgua ezpainetarik isurtzen zitzaiola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 192. orr.
Cienfuegosek, ohi moduan, tu haserre baten bedeinkatu ditu ohol kriminalak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 148. orr.
Tu uharrak biltzen zituen aldi oroz Bozen predikuen ondorioz Kerguelen komisarioak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 47. orr.
Gabe geratu nintzen, tu mikatza irentsiz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.
Paperak? -tu gordin bat-. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.
Tu-tanta lodiak irteten zitzaizkiolarik hortz zikinen artetik: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
Zuzenki doaz tiroak lurrari buruz, jainko baten suzko tua. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 134. orr.
Gero tu egin du, berak bakarrik dakien moduan: karkaxa lodi bat boteaz, ozen eta urruti. «Bizia lo», 2003 - 60. orr.
Autoen koipe tanta batzuk ez ziren kentzen; tu egin, eta garbitzen jarraitu zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.
Tu egitea besterik ez dik merezi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.
Ahalkearen eta fiertasunaren nahaste hordigarri batean bizi naiz, egidazue tu, otoi, edo emadazue harrika. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.
Zutitu egin da eta tu eginez bezala bota dit: [...]. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 32. orr.
Kamioi altu bat zen, sei gurpilekoa, eta tu egin geniezaiekeen goi hartatik aldamenetik igarotzen zitzaizkigun autoei. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.
Autoen koipe tanta batzuk ez ziren kentzen; tu egin, eta garbitzen jarraitu zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.
Zakarrontzian tu egitera joaten zen eta gero eskuaren bueltarekin igurtzitzen zuen ahoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.
Tu egin zuen sasira. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.
-Zin dagit! -erantzun du berak, erpuru biak altxatu eta tartetik lurrera tu eginik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.
Zuloraino hurbildu nintzen, begietara egin gura nion tu. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.
Aspertuta zegoen korridoreetan jendea beregandik urrutiratzen ikusteaz, letaginak luzatzeko edo pozoia tu egiteko zorian balego bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.
Nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.
tu egin (47); tu egin zuen (16); tu eginez (12); tu eginez bezala (4); tu egiteko (6); tu egiten (24); tu egiten zuen (3)