Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttur-ttur (orobat tturttur) 1 iz eperraren kantua.

Eta eperraren lumaje eta ibilera pinpoxa bezain engainagarri dukezu eperraren tturttur kanta xaloa bera  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

2 adlag ahots apalean.

Atarian atezaina ezagutu nuen, bertze bi-hiru emazteki gehiagorekin ttur-ttur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

· Fite eta isila mintzo zen, ttur-ttur batean, letaginak non landatuko gogoeta ari den sugegorri baten eitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

3 ttur-ttur-ttur adlag urrats geldian.

Partida ttur-ttur-ttur hasia zelarik lehenik, beso extiko lau pilotari abilen artean bigarren pare horren nausitasunarekin (25-12 eta 30-17), nola ez da berotu gero, eta 34 etan berdindu, Urrutigaray ere doi bat pixturik!  Herria   2001-01-11

Ttur-ttur-ttur doatzi aintzina, egun hobeak laster berriz jinen direlako menturan.  Herria   2003-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus