Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttunttun1 1 iz tuntuna, danbolina.

Nik xirula eta ttunttuna nahi ditut entzun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 385. orr.

Baina oraingoan Zuberoatik propio pastoralarekin etorritako xirulak eta ttunttunak jorik, eta pastoral-taldeko dantzari ezinago arinek miresgarriro dantzaturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Taulen gainerat igan ziren lehenik Xuberotar dantzariak, ttunttuna eta txulula lagun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

Giroan bederatzi etapa irabazita, aurten ere ttunttuna joz irabaziko zuela zirudien Petacchik Tourrean.  Berria - Kirola   2004-07-06

2000 urtean, Xabier Itzaina (gitarra, mandolina, xirula eta ttunttuna) eta Mathias Lopez (kontrabaxua) sartu ziren taldean.  Herria   2005-11-24

Eta oraino txülüla eta ttunttun ikastaldia, abendoaren 27an, Mixel Etxekoparrekin.  Herria   2005-12-08

2 ttunttun-jotzaile (corpusean ttunttun-jole soilik)

Ttunttun-jole bat aterea zen nonbaitetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xirula eta ttunttuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus