Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abelek mingaina mugitu du aho barnean, eta ttu pixka bat egin zaionean irentsi egin du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 116. orr.
Eskuan ttu pixka bat hartu eta zakilbaban zabaltzean amaitu zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 72. orr.
Jarraian ttu ugari bildu nuen eskuan eta uzkian ipini nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 76. orr.
Ttua irentsi du eta masaila azpiko itzalak haunditu egin zaizkio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 120. orr.
Sanadikia kalera sartu baino lehen, zakarkeriaz lurrera ttu egin, eta, ahots durduzatuaz, garrasi egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 156. orr.
Ttu egin ezazue hilobi honetan: hemen datza Spinoza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.
Garraioan dabilen zaharrenak ttu egin du eskuetan goikoak eskaintzen dion zakua hartu aurretik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 44. orr.
Ttu egin zuen, bere baitatik Abas bera jaurti nahi balu bezalaxe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.
Gurutze batean iltzatu eta barre egiten zioten, haurrok, ttu egiten zioten Jainkoaren Arkumeari! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 96. orr.
Atzera berriz ikusten badut, ikusi, ttu egingo zioat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.
-Egingo al dut? -galdetu zidan, ezpainak muturturik, ttu egiterakoan bezala-. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
· Bururatu zitzaion egunen batean mendekatu egingo zuela, ttu besterik egiten ez bazion ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
Aulki batean jarrita, gizon ile zuri-luze bat pafa-pafa, pipatik erre eta, inoiz behinka ttu eta ttu, listua botatzen zion suari. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.
Bilo beltza ikustera zihoanerako bortizki ttu egin zuen Mikelen zakilak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.
ttu egin (28); ttu egin du (7); ttu egiteko (3); ttu egiten (9); ttu pixka bat (3)
ttua irentsi (6)