Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztetxoentzako aldizkarietan, eta helduentzat egin ohi diren aldizkari pseudozientifikoetan, zehaztasuna eta zientifikotasuna ttottoaren ipurditik-edo pasatzen da askotan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 47. orr.
Hemen ibili gara, tontoen moduan, nesken atzetik jo eta su, eta haiek berriz ttottoaren salara bidaltzen gintuzten behin eta berriz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 154. orr.
Hor naiz betoinezko mahai aitzinean betoinezko ttotto horren gainean jarririk, begi aitzinean dutan hormari so. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.
Emazte bakar batek ere ez zuen bere burua eskaintzen ordainaren beha egon gabe: dirua, ttotto bat, geriza... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 152. orr.