Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ttor-ttor (orobat ttorttor) adlag adkor hitz egin eta hitz eginez. ik txor-txor.
Ionesco eta Beckett, eskua hilobitik ateraz gero elkar agurtzeko moduan jarrita daude, barne-patio batean balkoitik balkoira ttor-ttor ari den sardinera parea bezain gertu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.
Bulegoan tresna eta aparatuak aditzen dira eta noizean behin telefonoak ttorttor arin bat egiten du errakuntzaz konektatzen denean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.
1 ttor-torr-torr iz eperraren kantua.
Betidanik xoratu izandu nau, urrungo mendi mazeletik eperraren ttor-ttor-ttor hirutar hori aditzeak, eta zer esanik ez, haren belar tarteko ibilera isilgordeak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.