Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttonttor (orobat ttontor g.er.) 1 iz adkor tontorra.

Igo ziren ttonttor batean eraikia izan zen Sao Paulo-ko elizaren mirestera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 122. orr.

Txalin eta Bordatxo ttonttorren arteko lepoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Beronen gibelean, eta gain-gainean ere bai, muinoaren ttonttorrean, Gaztelu-Kaserna zaharra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 330. orr.

Teilatuaren gainean, halako burdinazko hesi tankerako zerbait erreparatu dut, eta lau ttonttor izkinetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Eperra da endemas, neskatxa maitalearen itxura liluragarria sinbolizatu izan duena, bere lumaje apainekin, buruko ttonttor harroarekin, betondo urdinska ñabarrekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

laino artean erdi ezkutaturiko mendi-ttonttorra. Zenbat eta altuagoa izan mendi-ttonttorra, orduan eta gertuago zegoen beroaren labe eguzkiarenetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Barrualdera jotzean, mendi-bizkar eta muino-ttonttor, denak berde eta ezko nahi baditugu, eguzki galga ez baino lainoaren umela eta hezkura beharko dira eguzki errearen aurka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 230. orr.

Gainean, buru-ttonttorrean, jasminez, arrosez, almitzez eta aihen-zuriz egindako apain buruntzak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.

Baserri-ate takarrei hotsa ateratzeko gogor jo beharra dago, eta ez dizkio inori hatz-ttonttorrak alferrik minarazi nahi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.

Mendi ttonttor-ttonttorretatik jaitsi gabe ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus