Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiaren ondarra aipa nezake: espazio sideral beltzean izar urrunak bezala ttitta zuriak, eskuinean landare iñartu bat, hiltzen ari den lore gorria. Berria - Kultura 2004-08-25
Uhin labur bezain lasterrek jaten ari zuten xirla ñimiñoek legar busti ilunean ttitta xuriz xilatzen zuten hondartza iluna. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 103. orr.
Gehienetan Heraitze nuen, ene kartiera, behakoaren so-mugatzat hartzen, eta, han ere, klarki ikusten ttitta xuri epiko bat, sortexea, Kaminoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.
Banindoan, txotx edo ttitta ez deusa, ezkerreko platanondo gazteak agurtuz bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.
Argi ttitta ttipi batzu zeru zolan, hain urrun. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.
Han hemenka, harrixabal xuriak, ardi ttittak iduri dutela pentze lohitsu batean landatuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.
ttitta xuri (3)