Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatea ahanzten duten ttirrittak bezala kantatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 114. orr.
Ene ondoan ttirritta bat kantari belarretan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.
Artzen ginen ere, pentzetan, xiri batekin ttirrittak beren xilotik aterarazten. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 33. orr.
Kamainan etzan dela pentsa genezake; eman dezagun ttirrittan Smetanaren Nire Aberria ari direla jaulkitzen, piezaren gozoak kontraste polita egin dezan aberriaren presoak paperean irakurri behar izan duenarekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.
-Badakizu ttirrittak debekatute dekoguzala, eta azken miaketan... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 61. orr.