Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinean sira grisa zeraman andre bat, loreen aldera makurtua, paseoan igaro zen logelako horman zehar, tokadorean gora eta lababo gainetik, McNab andrea ttirriki-ttarraka zebilen bitartean, hautsak kentzen, txukuntzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.
Alde batean gizagaindizko indarra daukaten ekintzaile tinkoak, ttirriki-ttarraka eta saiatuz alfabeto osoa ordenean errepikatzen dutenak, hogeita sei hizki denera, hasieratik bukaeraino. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
Han dabilen bitartean, ttirriki-ttarraka, burruntzali eta zurezko koilara, babarrunei baratxuri, olio eta gainerakoak botatzen, ez diegu jaramonik egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.
Ispilura begira jarri zen, arrazoirik gabe farrez, eta berriro hasi zen ttirriki-ttarraka, koltxoiak altxatu, portzelana bere lekuan ipini, ispilura saiheska begiratuz, azken batean zerekin kontsolatua baleuka bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.