Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiak ttipitu nituen haren begitartea hobeki ikusi beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
Ura ttipitzen ari zait, baina ordu bat barne, Hornillos del Caminon izanen naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Geroago eta haboro ari ttipitzen herria. Herria 2002-09-05
Egia dena haatik, Luzaideko oihanak ttipitzen hasi zirela, burdinaren urtzeko anitz egur behar baitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Ondorioz, kanpoko aterbea eremuz ttipitua gelditu baita, bazterreko plazañoa estaliko dute. Herria 2001-09-13
1802an apezpiku berria etorri zelarik apezen erdiak baino gehiago 60 urtez goitikakoak ziren eta apezen kopurua ttipituz joanen zen oraino zenbait urtez. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.
Lan-gabezia, ttipitua zena, berriz emendatu da. Herria 2003-02-13
Estaduaren partea aintzina ttipitu da eta % 50-en azpirat jautsi. Herria 2004-09-09
Egun ikusten ditugu elizetan fededunak bakantzen, apez gaiak izigarriki eskasten, bataioak ttipitzen. Herria 2003-01-21
Saltzeak ttipitu dira ehuneko bostez ezbaian. Herria 2003-01-09
Bere irabaziak serioski ttipitzen ikusi baitzituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.
Ainitzek diote astakeria dela zergen ttipitzea, hobe ginukeela defizita ttipitzea, zor gehiegi ez uzteko heldu diren balaunaldiei. Herria 2003-09-11
Etxe-lurren arrakasta ez da beraz ttipituko. Herria 2005-12-29
Zenbait asteren buruan, nonbaiteko bitxikeria, senditu nuen ene pena ez zihoala ttipituz baina ba handituz. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.
Kartzelan, diferentzia politikoak asko ttipitzen dira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 163. orr.
Hori da jende baten ttipitzea, mespretxatzea eta, nahiz kriminal bat den Saddam Hussein, ez dut uste beren burua haunditzen duten kasetariek hola jokatuz. Herria 2005-05-26
azkarki ttipitu (6)
ttipituz doa (4); ttipituz joan (6); ttipituz joan da (4); ttipituz joanen (5); ttipituz zoala (3)
azkarki ttipitzen ari (3); ttipitzen ari (17); ttipitzen hasi (5)