Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttipitto (orobat tipito g.er. eta ttipito g.er.) izond/iz adkor txikitxoa.

Lehen bide juntan, kausitzen dut neska ttipitto aurpegi-argi bat denetarat beha eta beha egoki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Red Bayko anis eta beltxut kolorezko etxe ttipittoek hondartza gorriluna argitzen dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 141. orr.

Lionel Jospin mintzatu da astelehen aratsean telebixtako leiho ttipitto hortarik.  Herria   2001-07-12

Musu ttipitto epel bat deusik ez baita alabaina!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Aldare ttipitto baten gibeletik mintzo da erretorea hogei bat emazte bilo xuriei.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Batto handixkoa, ipurdi zabal batekin, dena haro eta jestu, bestea ttipittoa eta mendrexkoa, beti ixil-ixila zegoena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Ttipittoek 'Ate' deitzen naute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Euskara mintzo dute etxean beti, xaharretarik eta azken ttipittoraino, agian luzazko.  Herria   2002-09-19

Tipittoetan gehiago ba ditugu, ama eskolan sartu direnak, bi urtetarik eta lau arte.  Herria   2002-09-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autobus ttipitto (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus