Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ttipitasun (orobat tipitasun) iz txikitasuna.
Zeren eta handitasuna eta tipitasuna ez baitira tamainaren arabera neurtzen, baina ateen zabaltasunaren arabera. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 92. orr.
Ideia hori sakontzen du titare hitzak, ttipitasunaren ñabardura erantsi ondoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.
Ttipitasun horren itzalpean, haatik, nabari daiteke lan horiek egiteko arkatza atxiki duenaren jeinuaren neurria. Berria - Kultura 2004-08-03