Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ttipikeria bat gero, gaizkiaditu ergel bat, eta biok hain estu lotzen gintuen soka eten zen ustekabean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.
Joana da jazko nagusitasuna, berriz etorriak lehengo hutsak eta ttipikeriak. Herria 2003-03-13
Ezberdintasuna, beldurra, maitasuna, demokrazia, askatasuna eta beste hitz handien gibelean gordetzen diren ttipikeriak azalera ematen dira. Berria - Kultura 2004-03-06
Horiek dira frantses administrazioaren ttipikeriak, frantses garbian "chinoiseries" deitzen direnak. Herria 2004-07-15
Politikari gehienak sobera aise mintzo dira! bada hor nunbait sobera ttipikeria, sobera faltsukeria, sobera maltzurkeria! Herria 2004-02-12
Berehala ohiko ttipikeriak agertu ziren: Berrogaineko lepotik haraindian, Garaziko aldean diren herriek ez zuten hori beren gustukoa batere eta erran zuten zubi berri baten eraikitzean ez zutela parte hartuko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.