Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeru urdina mihise grisek estali dute eta lehen euri ttinttak mehatxuka ari dira. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 130. orr.
Beharrik oraino Joanesek ez zuela alkoholik edan, egoera hartan alkohol ttintta bat bera aski baitzen oraino gaizkiago gelditzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 207. orr.
Aitak, Suze bat zeukan aitzinean eta amak Porto ttintta bat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 140. orr.
Harrigarri litzateke hemen zerbatto, ttintta bat, xirtaño baten itzala bada ere, sortzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.
Dena gudu, dena ezpata ukaldi umore ttintta batekin. Herria 2001-04-26
Bihotzean ximikoa eta aldi berean askatasun ttintta bat senditzen zituen memento hartan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 197. orr.