Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttentte 1 izond adkor tentea; harroxkoa.

Noiz edo noiz irteten zenean, tabernara joaten zen zuzenean, baina ez lehen eramaten zuen itxura ttentte eta begirada harroarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Makurraraziko dute agure ttenttea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

Ni ttentte samarra bihurtua nintzen, nire zoriak hobera egin zuenez geroztik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Hire eguneroko lanarekin aski huela, sekulako karga zela... agerian zelarik ergel bati adar puska baino gehiago gustatzen zitzaiala halako axiendaño ttitti-ttentte ixter-guriak eskolatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gutuna patrikeran gorde, ttente jarri, eta serio demonio: "Ezkerrez eskribitu baitit, bere burua ez konprometitzeko".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.

Neure inguruan "bera" antzeman orduko, hala ere, halako barne-ximikoa sentitzen nuela, eta urduri antzean paratzen nintzela, eta ttentteago zutitzen, eta abar: bai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.

Hiribidean behera joaten zen, apal, ttentte, paper-zorroa besazpian zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 200. orr.

Berriz atzera, etsai bildur, alde guzietara erne, burua ttentte ipini aldiro abaniko miragarri hura bilduz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus