Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartu absenta ttantta bat, hartu brandy ttantta bat, Fernet Branca, Polly, Ooo! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.
Izerdia ttantta gotorretan isurtzen zitzaion kopetan behera. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.
Odol-ttantta poloniarren bat ere izango zian apika aitaren aldetik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.
Ixabel izerbera zen, orduan ere ttantta distiratsuz betea zegoen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.
Libraturiko ttantta lodiak baino ez zitzaizkion aurpegiratu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.
Edan zuen kikaratik azkeneko ttantta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 101. orr.
Ur horiei gainezka eginarazi dien azken ttantta izan da aurreko batean egunkari honetan bertan irakurtzen nuena: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.
Suspentsioan dauden ttantta ttiki buxtiz betetzen da airea, eta horrela lainobera eratzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.
Neurtu ere ezin diren ttanttak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.
Negar egiteraino penatzen den gorputzak ixuritako malko gazi bat da izerdi ttantta bakoitza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.
Begi izkinan bi negar ttantta isurtzen nabaritu zuten etxekoek eta auzoek. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 101. orr.
-Pattar ttantta bat? -eskaini zidan Sinbadek, kafe kikara bat luzatuz-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 101. orr.
Hauxe bera egiten zuen gero etxekoandreak oiloaren hegapean arrautzak ezarri orduko, bosna argizari ttantta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 135. orr.
Pentsatu soil-soilik: hona hemen urdin-ttantta bat, horra arrosa-laukizuzen bat, hori-marra bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.
Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 138. orr.
Halere, topatu dudan misoginia ttantta aipurik gabe ezin dut utzi. Berria - Kultura 2004-12-18
Ez zion munduari plazer ttantta bihirik iradoki: debekatua zitzaion? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.
izerdi ttantta (3); odol ttantta (3); ur ttantta (5)