Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ttaka-ttaka 1 adlag adkor taka-taka.
Urteak aurrera egin ahala haziz joan zen Ishmir gurea, ttaka-ttaka ikasi zuen oinez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.
Behialako ama-alabak ttaka-ttaka bazihoazen eguneko lehen kafe azkarraren hurrupatzera Austerlitzeko ostatura. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 258. orr.
2 (izen gisa)
Iruditzen zitzaion ttaka-ttaka bakoitzak bihotza eta burumuina urratzen ziola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.