Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asia hego ekialdean tsunamiek bere gordintasunean zifra beldurgarriak utzi dituzte: 23.000 hildakotik gora. Berria - Ekonomia 2004-12-28
Indiako Barne Ministerioak alarma deia egin zuen atzo, tsunami edo olatu erraldoi gehiago izateko arriskua zegoela eta. Berria - Mundua 2004-12-31
Eta olatu eskerga bat lehertzen hasia ikusi dut aurrealdean, tsunami erraldoi bat, ihortziri etengabetan itoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.
Orroit gira tsunami izigarri batek suntsitu zituela bazter guziak han gaindi, hango jendea kasik deusik gabe utziz. Herria 2005-05-05
Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea «erabateko porrota» izan dela salatu zuen eta «tsunami hiltzaile» batekin alderatu. Berria - Ekonomia 2006-02-11
La Palmaren Cumbre Vieja mendia itsasora erortzen denean New York eta AEBetako ekialdeko kostaldea mehatxatuko duen mega-tsunamia. Berria - Gaiak 2004-05-06
Itsasondokoa emaitzak zabalduko dituen «tsunami bat, olatu erraldoi bat» izango da, bere ustez. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
«Tsunami soziala» sortu behar da aukera politikoa bideratzeko, Diezen ustez. Berria - Harian 2006-03-24
Hamasek garaipen izugarria lortu du hauteskundeetan, tsunami politikoa eraginda. Berria - Mundua 2006-01-28
Geldiaraztea komeni ez den diru tsunamia. Berria - Ekonomia 2004-12-02
tsunami izigarri (3); tsunami soziala (3)