Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen; motxaileak edo tsiganeak -horrela deitzen diete errusiarrek ijitoei, koptoen antzinako ondorengoei-, beren doinurik alaienak kantatzen eta beren dantzarik bitxienak dantzatzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Nijni Novgoroden Kaukaso ontzira igo eta Kazanen lehorreratu zen tsigane zahar hura gogoan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.
Mikel Strogoffek [...] gurdi eskerga bat ikusi zuen, motxaile edo tsigane jende horren ohiko bizileku ibiltaria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.
Han bildurik zeuden buhame, ijito eta tsigane kastako guztiak ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.
Bistakoa duk -zioen berekiko-; tsigane koadrila honek brankako gazteluaren pean eman dik gaua, egun osoa zubiaren pean eman ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.
Emakume tsiganeak halako xarma baten jabe dira oro har. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.