Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tsarismo iz tsarren erregimena.
Errusiar tsarismoak porrot egin zuen lekuan errusiar komunismoak arrakasta izan zuen, era batera edo bestera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.
Txinan Mantxu Inperioak eta Japonian Tokugawa shogun-goak berdin huts egin zuten ekimena hartzen, Errusian petritar tsarismoak ez bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.
XIX. mendeko azken hamarkadetan, mota eta joera guztietako iraultzaile talde txikiak zeuden Errusian, eta haietako askok terrorismoa erabiltzen zuten tsarismoa suntsitzeko. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.