Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tsar 1 iz Errusiako enperadorea.

Erromatar Inperioaren sortzailearen goitizena kaiser eta tsar tituluetan piztu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Errusiako Pedro Handia tsarrak, bere armadak Narvan Suediako Karlos XII.aren eskuetan porrot lotsagarria jasan ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Iraultzaile errusiarra tsarren erregimenaren kontra, Suitzan gorde zen, eta gero Italian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.

Ukrainara joan zen, orain Nikolas I.a Errusia Guztien tsarraren agintepean zegoen Ukrainako bere Podolia maitera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Bi gobernadore nagusik ordezkatzen dute tsarraren agintaritza gorena lurralde zabal hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Atzerriratuek Errusia maite zuten, tsarraren politikak aldi baterako erbestean bazeuzkan ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Pasaporte haren jabeak bidaia luzeak egiteko baimena zuela zioen eta tsarraren zigilu eta guzti apaindua zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

Tsarraren mezulariek lauzpabost aste eman beharra zuten gehienetan Asia aldeko Errusia zeharkatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Lehenbiziko posta etxeetatik tsarraren mandatariak jakin zuen beste zalgurdi bat aurretik zihoakiela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Strogoff, tsarraren sikario hori.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Epaitu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten, altxamendua eta tsarraren aurkako matxinada antolatzen jarduteagatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Nemo, hasiera batean, poloniarra zen eta Errusiako tsarraren kontra egiten zuen borrokan, Poloniaren askatasunaren alde.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Dimitri Paulovitxek izan behar zuen Errusiako lurralde guztietako tsar bedeinkatua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

Tsar indartsua eta gogorra nahi zuten horri guztiari aurre egiteko, eta Dimitri Paulovitx zen Errusiako tsar izateko pertsona egokiena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

Iritzi zuten Errusiako lurralde guztietako tsar ahalguztidunak, Nikolas II.ak [...] ez zuela inoiz ez aginterako joerarik ez ahalmenik izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

-Tsar gorriaren postaria berandu dabil -erantzun zuen Pepponek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.

Zer egin daiteke ministro guztiak eta Inperioko Tsar Txit Gorenaren inguruan dauden agintari guztiak Rasputinen jarraitzaileak direnean?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tsarra bera (3)

tsarrak berak (3)

tsarraren mandatari (10); tsarraren mandatari bat (6); tsarraren mandataria (21); tsarraren mandatariak (10); tsarraren mandatariaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus