Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trumoitsu 1 izond trumoia maiz jotzen duena.

Egun trumoitsu haietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Horrelako kosken artean etorri ohi dira ekaitz trumoitsuak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Iñustuixa deitzen zaio paraje askotan tximistari eta atzetik dakarren soinu trumoitsuari ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.

-Nausikaa, Altzinoo ausartaren alaba: emango ahal dit Zeus trumoitsuak etxera itzultzeko aukera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.

2 irud/hed

Badira egun bare-bareak, eta badira, atzo adibidez, trumoitsuak direnak egonezina giroan bertan atzematen delako. -Zaude geldi, Joanes -esan zuen alkatearen ahots trumoitsuak-.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen batere dardararik gabeko ahots trumoitsuaz: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

-Hara nor dugun hemen! -ahots ozen trumoitsuak jauzi eragin zidan aulki gainean- nor eta gure mutiko jokalaria!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 48. orr.

Gizagaixoak atzera egiten zuen, bere burua defendatu ezinik, kalea garrasi trumoitsuez inarrosiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Maisua bere umetako apaiza imitatzen hasi zen, ahotsa goratu gabe baina tonu trumoitsuan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 30. orr.

Gizagaixoak atzera egiten zuen, bere burua defendatu ezinik, kalea garrasi trumoitsuez inarrosiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

3 (adizlagun gisa)

Trumoitsu zabaldu zuen eguna goiz euritsu hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.

Sargori dago, trumoitsu. "Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea!" esan zuen subiranoak trumoitsu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus